Gure bezeroentzako bermerik onena,
guk gure zerbitzuetan konfiantza izatea
Nueva Europa ekimena duen taldea gara, eta gure bezeroei zerbitzu ona eskaintzeko lan egiteaz gain, produktu propioak sortzen ditugu ere. #bainuevaeuropa markarekin, gure inguruari buruzko informazio orokorreko aldizkari bat argitaratzen dugu, URDAIBAI MAGAZINE eta geure turismo arlo propioa, VISIT URDAIBAI.
Urdaibai Magazine, revista de Nueva EuropaUrdaibai Magazine, revita de Nueva Europa

01 Urdaibai Magazine


Urdaibai Magazine Busturialdeko informazio orokorreko aldizkaria da. 2015ean sortu zen, bizilagunei beren inguruari buruzko informazioa hurbiltzeko helburuarekin: auzoari, herriari, inguruko herriei eta eskualdeari buruzko informazioa. Horrela, eskualdean elkarrekin bizi diren 20 udalerrien kohesio handiagoa bultzatuz. Aldizkari honetan interes orokorra, gaurkotasuna eta garrantzia duten edukiak lehenesten ditugu, gaur egungo diseinuarekin argitaratuak, hizkera errazean idatziak eta kalitatezko argazkiekin ilustratuak..

Urdaibai Magazinen albisteak, artikuluak, erreportajeak eta elkarrizketak daude, dena ikerketatik, dokumentaziotik eta ezagutzatik kontatuta. Edukien kalitateari eta aniztasunari esker, Busturialdearen irudia eskualdetik haratago eramateko tresna egokia da.

Ezagutu Busturialdeko errealitatea Urdaibai Magazine aldizkarian, Km0 informazioa.



02 Visit Urdaibai


VISIT URDAIBAI Urdaibaiko turismo-produktuak sustatzeko eta merkaturatzeko asmo handiko proiektua da. Izen bereko Visit Urdaibai aldizkari digital turistikoa da haren euskarrietako bat.

2012an VISIT URDAIBAI marka eta hedapen-proiektua sortu genduzan, helmuga baten kultura ezagutu gura dauen eta turismoa kalitate ez-masiboko aisialdi gisa ulertzen dauen bidaiaria Busturialdea-Urdaibai eskual-dera erakartzeko, xehetasunetan erreparatu egiten dauena, ondare kultural eta naturalaren balioak aintzat hartzen dabeena eta hauek aurkituz gozatzen dauena. Planteamendu honen ondorioz, gaur egun, gainera, balio erantsia dauko; izan be, duela 10 urte sortu zanetik, proiektu aitzindaria da munduko ia herrialde guz-tiek onartutako Garapen Jasangarriko Helburuen (GIH) irizpideak eta xedeen defentsan, zabalkundean eta garapenean, eta tokiko ekimen pribatuak turismo bideragarri eta kalitatezkoaren garapenean daukon inplika-zioaren adibide praktikoa da, eta honen aberastasun Km 0 sortuz.

Visit Urdaibairen ildoa jarraituz Visit Gernika sortu dugu, eskualdeko turismo eta kultur erreferentea. Marka honen pean bisita gidatuak eskaintzen ditugu bere historia, ondarea eta bizitza soziokulturala ezagutzera emateko.

VISIT URDAIBAIKO proiektuaren bokazioa barne turismoa sustatzea izan zan, baina bere euskarrien izaera digitalak mugak gainditzea eragin dau.


Pagina web visiturdaibai.comRevista digital visit urdaibai bai nuevaeuropa
Kuttun, marca propia nueva europakuttun bai nueva europa

03 Kuttun


KUTTUN, EUSKAL IZPIRITUA OPARI

Kuttun, euskal esentzia jaso eta bere diseinuetan birsortzen duen marka-produktu originala da.

2012an, kuttun produktuen eta osagarrien diseinu-lerroa sortu genuen, espiritu berritzailearekin eta euskal nortasunarekin. Enkarguz sortutako zetazko zapiak, kotoizko kamisetak, motxilak eta euritakoentzako zorroak, posterrak, postalak eta diseinu originalen merchandisinga Kuttun - #bainuevaeuropa produktu-sortaren parte dira.

Gure sustraiak eta geure kultura fintasunez uztartzen dira sorkuntza bakoitzean, bokazio berritzailearekin. Kuttun, benetakotasunaren ezinbesteko ezaugarri horren emaitza da, baita kalitatearekin eta euskal nortasunarekin konprometituta dagoen talde bateratu baten lanaren eta ideien emaitza ere.


Euskara

Este sitio utiliza cookies para mejorar tu navegación

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra

Política de cookies ACEPTAR
Aviso de cookies